• Izenburua: Egozgarritasun juridikoa buru gaixotasunaren kasuan
  • Data: otsailak 12, asteazkena.
  • Lekua: DONOSTIA. Ibiltzen Bentaberri errehabilitazio psikosozialerako zentroa (Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea, Antigua)
  • Ordua: 18:30
  • Hizlaria: Iñaki Subijana, Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidentea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrera doan.

 

Iñaki Subijana Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidenteak buru gaixotasuna duten pertsonen egozgarritasunaren inguruko baldintza legal eta juridikoak ezagutzera emango ditu asteazken honetan. Besteak beste, sistema soziosanitarioaren eta juridikoaren arteko koordinazio egokia lortzeko espazioa eraikitzeko beharraz mintzatuko da. Izan ere, adituaren esanetan, ezinbestekoa da bi eremu horien arteko kolaborazio estua garatzea, esparru bietan sortzen diren beharrei erantzuna emateko. 

 

Agifesek antolatutako hitzaldia asteazken honetan izango da, 18:30ean Ibiltzen Bentaberri errehabilitazio psikosozialerako zentroan, Donostiako Antigua auzoan.