_x000D_ Proiektuaren bereizgarritasun nagusietakoa da buru gaixotasuna duten pertsonei eta beste kolektibo batzuei zuzenduriko errehabilitazio zentro gisa funtzionatzen duela. Egun, Agifeseko hamabost erabiltzaile daude bertan lanean, etxaldearen kudeaketa lanetan parte hartuz, euren gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko xedez. Epe ertainera, proiektuan…
Buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatuko du Karabeleko ekonekazaritza etxaldeak
_x000D_
Proiektuaren bereizgarritasun nagusietakoa da buru gaixotasuna duten pertsonei eta beste kolektibo batzuei zuzenduriko errehabilitazio zentro gisa funtzionatzen duela. Egun, Agifeseko hamabost erabiltzaile daude bertan lanean, etxaldearen kudeaketa lanetan parte hartuz, euren gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko xedez. Epe ertainera, proiektuan pertsona gehiago barneratzea espero dute, bai buru gaixotasuna dutenak eta bai beste kolektibo batzuetakoak.
_x000D_
_x000D_
Nekazaritza ekologikoaren ekoizpena eta kontsumoa hedatzeko eta baztertze arriskuan dauden kolektiboei buruz sentsibilizatzeko helburuarekin, ekonekazaritzako ikastaroak eskainiko ditu laster elkarteak, baita instalazioak eta proiektua ezagutzeko bisita gidatuak ere.
_x000D_
_x000D_
_x000D_
_x000D_
Karabelekok 10.000 metro koadro baratze ditu, 2.000 negutegian eta 8.000 aire librean, eta jada barazki, sukaldaritza-landare eta landare exotiko ugari ekoizten ari dira. Instalazioak publikoari irekita daude; izan ere, etxaldea kantauriar eremuko baratzezain amateurren zein profesionalen topagune izan dadin nahi dute arduradunek, baratzeko espezie eta barietate ugariren garapena bertan behatu eta komentatu ahal izateko.
_x000D_
_x000D_
Irabazi-asmorik gabeko elkarte honek baratzeko produktuak, sukaldaritza-landareak, landare apaingarriak eta aromatikoak, haziak, fruta-arbolak, ongarriak, intsumoak eta erremintak salgai jarriko ditu. Partikularrei nahiz kolektiboei zuzenduta dago salmenta.
_x000D_
