‘Zer egin buru osasun arazoak sortzen direnean?’ izenburudun hitzaldia eskainiko du Agifesek Lasarte-Orian datorren astelehenean, azaroak 19. Buru gaixotasuna duten pertsonen senideei eta gertukoei zuzendutako hitzaldia Iker Arrizabalaga psikologoak eta Verónica Pazos gizarte langileak eskainiko dute, 18:30etatik aurrera Manuel Lekuona…
Buru gaixotasuna sortzen denean nola jokatu azalduko du Agifesek Lasarten
‘Zer egin buru osasun arazoak sortzen direnean?’ izenburudun hitzaldia eskainiko du Agifesek Lasarte-Orian datorren astelehenean, azaroak 19. Buru gaixotasuna duten pertsonen senideei eta gertukoei zuzendutako hitzaldia Iker Arrizabalaga psikologoak eta Verónica Pazos gizarte langileak eskainiko dute, 18:30etatik aurrera Manuel Lekuona kultur etxean.
Agifeseko profesionalek buru gaixotasunaren nondik norakoak azalduko dituzte: kausak, diagnostikoak, sintomak eta nahasmenduak dakartzan arazoak, besteak beste. Horren gain, buru gaixotasuna duten pertsonek eta senideek eskura dituzten zerbitzuak eta tratamendu mota anitzak (farmakologikoak, psikologikoak, errehabilitazio psikosozialekoak) ezagutaraziko dituzte
Azkenik, Agifesek eskaintzen dituen laguntza eta baliabideak aurkeztuko dituzte.
