_x000D_ Buru osasunaren inguruan dauden estigma eta aurreiritziak mito eta uste okerretan oinarritzen dira, eta horiek, maiz, “buru gaixotasuna duten pertsonen errekuperazioa oztopatzen” dute, Agifeseko gizarte-langilea den Verónica Pazosek urriaren 25ean Hondarribian eskaini zuen hitzaldian azaldu zuenez. Zentzu horretan, nahasmenduen…
Buru gaixotasunaren inguruko egi eta uste okerrak
_x000D_
Buru osasunaren inguruan dauden estigma eta aurreiritziak mito eta uste okerretan oinarritzen dira, eta horiek, maiz, “buru gaixotasuna duten pertsonen errekuperazioa oztopatzen” dute, Agifeseko gizarte-langilea den Verónica Pazosek urriaren 25ean Hondarribian eskaini zuen hitzaldian azaldu zuenez. Zentzu horretan, nahasmenduen inguruko ezagutza-faltak beldurra, bazterketa, gaixoen gehiegizko babesa, paternalismoa eta autoritarismoa bezalako jokabideak sustatzen dituela jakinarazi zuen hizlariak.
_x000D_
_x000D_
Gizartean errotuta dauden uste okerren artean dago buru gaixotasunaren eta bortizkeriaren arteko lotura. Pazosek aditzera eman zuen hedabideek indartu egiten dutela sinesmen hori, baina egiaz gehientsuenak ez direla arriskutsuak, biktima izateko joera gehiago dutela baizik. Hondarribiko topaketan uste oker ugari baztertu zituen Pazosek: buru gaixotasuna duten pertsonek izaera ahula dutela, alferrak direla, adimen urritasuna dutela edota pertsonalitate bikoitza daukatela, besteak beste.
_x000D_
_x000D_
Bestalde, adierazi zuen gero eta ezagutza gehiago dagoela gizartean, eta pixkanaka jendea ari dela errealitateaz jabetzen: buru nahasmenduari aurre egiteko tratamendu farmakologikoa ez dela nahikoa, sintomen agerpena kontrolatzen ikas daitekeela eta, beharrezko babesekin, bizitza normalizatua eraman daitekeela.
_x000D_
