Buru osasuna modu arduratsuan jorratzeko estilo gidaliburua egin du Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES). Komunikabideei zuzendutako dokumentu honen helburua da buru gaixotasuna duten pertsonei buruzko informazio zuzen eta objektiboagoa zabaltzen laguntzea, estereotipoak eta aurreiritziak baztertuz. Mito faltsuek buru gaixotasuna duten pertsonei sufriarazten diete, eta sendatze prozesuan aurrera egiteko edota gizarteratzeko oztopo bilakatzen dira. Hortaz, eskuliburu honek informazio ez diskriminatzailea hedatzeko aholkuak proposatzen dizkie hedabideei

Gidaliburua deskargatu.