Nia Moore King and The Bluebirds Arrakatanga Sarrera: 7 euro Buru gaixotasuna duten pertsonekiko elkartasuna adierazteko eta buru osasuna zaintzeko beharraz ohartarazteko musika jaialdia ospatuko du Agifesek datorren ekainaren 29an Donostiako Doka aretoan. Nia Moore King and The Bluebirds eta…
Buru Osasunaren aldeko jazz, blues eta rock kontzertuak antolatu ditu Agifesek
- Nia Moore King and The Bluebirds
- Arrakatanga
Sarrera: 7 euro
Buru gaixotasuna duten pertsonekiko elkartasuna adierazteko eta buru osasuna zaintzeko beharraz ohartarazteko musika jaialdia ospatuko du Agifesek datorren ekainaren 29an Donostiako Doka aretoan. Nia Moore King and The Bluebirds eta Arrakatanga taldeek kontzertu bana eskainiko dute, 20:30etik aurrera.
Nia Moore King bakarlariak The Bluebirds bandarekin abestuko du. Nortasun eta sentsualitatez beteriko ahotsa daukan abeslariak, eta jazz, blues zein soul estiloko kantak eskainiko ditu.
Ondoren, gorputza astintzeko parada izango da Arrakatanga taldearen rock errepertorioarekin. Euren ukitu pertsonala emango diete talde ospetsu ugariren kanta esanguratsuenetako batzuei. Led Zeppelín, Deep Purple, The Who, ZZ Top, Eric Clapton, Los Rodríguez, Chuck Berry, Black Crowes, Poison eta Green Day bezalako taldeen bertsioak eskainiko dituzte.
Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura kanpainaren barne dago ekimen hau. Kanpainaren helburua da Buru Osasuna zaintzearekiko kontzientzia hedatzea, “geure bizi-kalitatea hobetu ahal izateko”, eta buru gaixotasuna duten pertsonen irudi soziala normalizatzea. Elkarteak jakinarazi nahi du “Buru Osasuna erronka kolektiboa dela eta guztiok horren alde egin dezakegula eguneroko pauso eta keinu txikiekin”.
Buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei laguntzeko ekintzak burutzeko erabiliko da sarrerekin lortzen den dirua.
