Buru Osasunari eta esku-hartze soziohezitzaileari buruzko hitzaldia egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola eraikinean (Aularioa), apirilaren 4an 8:30etik 13:00etara. Zaragozako Carmen Ferrer eta Antonio Tarin doktoreek hartuko dute hitza lehenik eta behin, eta ondoren, Agifeseko harrera eta orientazio programako arduradun Verónica Pazosek elkartearen esperientzia azalduko du. Iñaki Gorostidi, Martin Combeau eta Ixiar Iraola Agifeseko aisialdi programako erabiltzaileek ere parte hartuko dute saioan.

 

Ignacio Maria Barriola erakina Berio Pasealekuan dago, Carlos Santamaria liburutegiaren ondoan. Sarrera doakoa izango da.