• Tailerra: Egoera zailak nola konpondu? Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileentzako tailer praktikoa 
  • Datak: azaroak 20 eta 27, eta abenduak 11.
  • Lekua: HERNANI. Kultur etxea.
  • Ordutegia: 18:30etik 20:30era.
  • Arduradunak: Verónica Pazos gizarte-langilea (azaroak 20), Maider Gorostidi psikologoa (azaroak 27) eta Nekane Azuabarrena psikologoa (abenduak 11).
  • Hizkuntza: gaztelania.

 

Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileei zuzendutako tailer praktikoa eskainiko du Agifesek Hernanin, norbere burua hobeto zaintzen ikasteko jarraibideak eman eta gaixotasuna duen senidearekin dagoen harremana indartzeko moduak erakusteko. Elkarteko hiru profesional arduratuko dira ikastaroaz, Verónica Pazos gizarte-langilea eta Maider Gorostidi eta Nekane Azuabarrena psikologoak, eta buru gaixotasunari, aukeran dauden tratamenduei eta errekuperatzeko aukerei buruz hitz egingo dute.

 

Tailerra hiru jardunalditan egingo da, azaroaren 20 eta abenduaren 11 bitartean, eta gaztelaniaz izango da batik bat. Interesa dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, doan. Izen-ematea 943 47 43 37 telefonora deituz egin daiteke.