Agifesek buruko gaixotasuna duten pertsonen senide edo zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du Elgoibarren, euren ahaideekin duten bizikidetza hobetzeko teknikak ikas ditzaten. Azpeitian eta Zarautzen gauzatzen ari diren ikastaroek izan duten harrera ona ikusita, prestakuntza ekintza berri hau antolatu du…
Buruko gaixotasuna duten pertsonen eta senideen arteko bizikidetza hobetzeko doako ikastaroa Elgoibarren
Agifesek buruko gaixotasuna duten pertsonen senide edo zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du Elgoibarren, euren ahaideekin duten bizikidetza hobetzeko teknikak ikas ditzaten. Azpeitian eta Zarautzen gauzatzen ari diren ikastaroek izan duten harrera ona ikusita, prestakuntza ekintza berri hau antolatu du Agifesek. Apirila eta ekaina bitartean egingo den ikastaro honekin, elkarteak Debabarrenako buru gaixotasuna duten senide edota zaintzaileek dituzten informazio eta formazio beharrei erantzutea espero du.
Buru nahasmendua, hala nola eskizofrenia, nahasmendu bipolarra edota nortasun-nahasmendua duen pertsona zaintzea edo berarekin bizitzea zaila izan daiteke. Izan ere, gaixotasun horien ondorioz, senideen arteko giroa eta harremanak ezegonkor bihur daitezke. Horregatik, ikastaro hauen bidez, parte-hartzaileek gaixotasunaren inguruko ezagutza zabaldu eta euren senideekiko harremana hobetzeko zein baliabide erabili ikasiko dute. Halaber, tratamendu mota desberdinen, egitura sanitario eta soziosanitarioen eta eskura dituzten baliabide eta gizarte laguntzen berri izango dute. Horrez gain, buru gaixotasuna duen pertsonak dituen babes juridikoak ezagutuko dituzte.
Ikastaroaren egunak: apirilak 26, maiatzak 9 eta 24, eta ekainak 7 eta 21.
Ordua: 18:30etik 20:00etara.
Lekua: ELGOIBAR. Plaza kalebarren, Kultur Etxea.
Parte hartzeko interesa duenak dei egin dezala Agifesen egoitzara (943 474337) edo izena eman dezala Udaleko Gizarte Zerbitzuetan.
