Martxoaren 15ean, Agifesek hitzaldi bat eskaini zien Leizaran institutuan Gizarte-Integrazioko Goi Mailako Teknikari ikasketak egiten ari diren ikasleei. Mintzaldiaren helburua zen buru gaixotasuna zer den azaltzea eta Gipuzkoako elkarteak egiten duen lanaren berri ematea. Ikasle eta irakasleek kolektiboarekiko interes handia…
Buruko gaixotasunaren errealitatera gerturatu ditu Agifesek Leizaran institutuko ikasleak
Martxoaren 15ean, Agifesek hitzaldi bat eskaini zien Leizaran institutuan Gizarte-Integrazioko Goi Mailako Teknikari ikasketak egiten ari diren ikasleei. Mintzaldiaren helburua zen buru gaixotasuna zer den azaltzea eta Gipuzkoako elkarteak egiten duen lanaren berri ematea. Ikasle eta irakasleek kolektiboarekiko interes handia erakutsi zuten eta ikasturtea amaitu aurretik beste hitzaldi bat emateko eskatu ziguten. Bestalde, institututik aditzera eman diguten moduan, euren ikasleei Agifesen praktikak egiteko aukera proposatuko diete. Etorkizuneko profesionalen prestakuntza hobetzen lagunduko duen lankidetza hitzarmen bat sinatu bitartean, lanean jarraituko dugu buruko gaixotasunaren ezagutza Gipuzkoako gizartean zabaltzeko.
