Agifesek ‘Buruko nahasmenduak eta medikuntza biologikoa’ hitzaldia antolatu du ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ gizarte sentsibilizazio kanpainaren testuinguruan. Mintzaldia datorren ostegunean, otsailak 24, izango da 18:30ean Ibiltzen Benta Berri zentroan (Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Donostia), eta INSUMED…
Buruko nahasmenduak medikuntza biologikoarekin tratatzeari buruzko hitzaldia eskainiko du Agifesek
Agifesek ‘Buruko nahasmenduak eta medikuntza biologikoa’ hitzaldia antolatu du ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ gizarte sentsibilizazio kanpainaren testuinguruan. Mintzaldia datorren ostegunean, otsailak 24, izango da 18:30ean Ibiltzen Benta Berri zentroan (Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Donostia), eta INSUMED Goi Mailako Medikuntza Biologikoko Institutuko zuzendari eta mediku Felix Irigoyenek eskainiko du. Buruko eritasunak dituzten pertsonei eta beren senideei zein publiko orokorrari zuzendua dago hitzaldia.
