Duela urtebete dependentziari buruzko legea martxan ipini zenetik asko iozan dira gure elkartean gure kideek duten laguntza beharraren inguruan egindako balorazioak. Interesatuek ahalik eta informazio gehiago izateko helburuarekin, FEDEAFESeko lan taldeak (Famili eta eri psikikoen Elkarteen Euskadiko Federazioak) balorazioa prestatzeko…
Dependentzia eta osasun mentalari buruzko informazio liburuxka berria
Duela urtebete dependentziari buruzko legea martxan ipini zenetik asko iozan dira gure elkartean gure kideek duten laguntza beharraren inguruan egindako balorazioak. Interesatuek ahalik eta informazio gehiago izateko helburuarekin, FEDEAFESeko lan taldeak (Famili eta eri psikikoen Elkarteen Euskadiko Federazioak) balorazioa prestatzeko orduan kontutan izan beharreko aspektu guztiak biltzen dituen liburuxka bat argitaratu du. Bertan, gainera, lege berri honek gure kideei eskaintzen dizkien abantailak ere azaltzen dira.
Liburuxkan azaltzen den moduan, balorazioan gaixo dagoen pertsonak eguneroko bizitzako aktibitatean aurrera eramateko duen gaitasuna izaten da kontutan: jatea, garbiketa pertsonala, janztea, etxean eta etxetik kanpo mugitzeko gaitasuna, laguntza eta gainbegiraketa beharra, etab. Garrantzitsua da baloratua den pertsonak eta berarekin batera joaten direnek betebehar eta ekintza guztietan lortutako puntuazioa eskatzea, zer begiratu duten ikusteko eta, balorazioarekin desados egotekotan, errekurtsoa aurkezteko informazio guztia izateko.
Web gune honetako “LOTURAK” atalean liburuxka deskargatu daiteke, PDF formatuan, informazioa eskura izateko.
