Lasarte-Oriako Ortzadar Elkarteak desgaitasun psikikoa edo adimen urritasun arina duten pertsona langabetuentzat muntaia-laguntzaile ikastaroa antolatu du. Adi, ikastaroaren hasiera maiatzaren 25ean da eta!

Ikastaroak ondoko gaiak landuko ditu:

  • Eginbeharrak segurtasunez betetzeko hartu beharreko neurriak ezagutu.
  • Ingurumenarekin zerikusia duten kontzeptu eta hiztegiaren ezagutza.
  • Ingurumen arazo eta mehatxuak ezagutu eta ulertzea.
  • Lan baldintza eta harremanen legediaren ezagutza.
  • Jasotako dokumentazioa eta arauak jarraituz norberaren aktibitatea modu ordenatuan, zorroztasunez eta garbi gauzatzea, kalitatea bermatuz eta segurtasun neurriak hartuz.
  • Beharrezkoak diren komunikazio moldeak eta matematikak baliatzea lanean eta pertsona nagusi baten eguneroko bizitzan.
  • Manipulazio, iraunkortasuna, errendimendua eta taldean lan egiteko gaitasuna garatzea.

Lekua: Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Hasiera: 2015eko maiatzaren 25a

Bukaiera: 2015eko abenduaren 1a

Iraupena: 684 ordu

Egunak: astelehenetik ostiralera

Antolatzailea: Ortzadar Guraso Elkartea

Hartzaileak : Langabetuak

Izena ematea Lanbideko bulegoetan egin behar da eta, informazio gehiago nahi izanez gero, 943373476 telefono zenbakira deitu.