Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Donostiako Aquariumean datorren ostiralean, uztailak 8, 12:00etan, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari eta protagonista…
Donostiako Aquariumean proiektatuko du ‘Solo’ dokumentala Agifesek
Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Donostiako Aquariumean datorren ostiralean, uztailak 8, 12:00etan, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari eta protagonista duen film horrek, eta Gipuzkoako zenbait udalerritan ikusi ahal izango da iraila bitartean. Donostiako saioa bosgarrena izango da eta Agifeseko arduradunek zuzenduko dute. Ekitaldia elkarteko bazkide eta langileei zuzendua dago bereziki, baina publiko orokorrarentzat ere librea da sarrera. Agifesetik eskerrak eman nahi dizkiogu Donostiako Aquariumari bere laguntzagatik.
Vicente Rubiok bere historia kontatzen du dokumentalean, eskizofrenian erortzen denetik osatze prozesuan aurrera egiten duen arte. Kamera gainean hartuta, maitasunaren, neskalagun baten, bila joaten da Rubio munduan zehar, eta abentura existentzial batean murgiltzen da.
