Donostiako Musika Hamabostaldiak laguntza ekonomikoa emango dio aurten Agifesi; 72. edizio honetan biltzen duen diruaren zati bat, hain zuzen ere. Zehazki, Antzinako Musika zikloko emanaldietako sarreren bitartez lortzen den diru kantitatea osorik jasoko du elkarteak. Ziklo horren barne antolatu dituzten…
Donostiako Musika Hamabostaldiak diru-laguntza emango dio Agifesi
Donostiako Musika Hamabostaldiak laguntza ekonomikoa emango dio aurten Agifesi; 72. edizio honetan biltzen duen diruaren zati bat, hain zuzen ere. Zehazki, Antzinako Musika zikloko emanaldietako sarreren bitartez lortzen den diru kantitatea osorik jasoko du elkarteak.
Ziklo horren barne antolatu dituzten bost saioetan izango da Agifes, stand batekin. Bertan kontzertuetara gerturatzen direnei elkartearen zerbitzuei eta kolektiboari buruzko informazioa eskainiko zaie.
Emanaldien egitaraua honakoa da:
Abuztuak 10 – Accademia del Piacere – 18:00 – Santa Teresa komentua
Abuztuak 12 – Iruñeko Ganbera Abesbatza – 22:30 – San Telmo Museoa
Abuztuak 29 – Al Ayre Español – 18:00 – Santa Teresa komentua
Abuztuak 30 – Enrico Casazza, biolin barrokoa – Giorgio Tabacco, klabea – 18:00 –Santa Teresa komentua
Abuztuak 31 – Jordi Domenech, kontratenorra – 18:00 –Santa Teresa komentua
