Paco Pérezek irabazi du Agifesek antolatutako Buruko Osasunaren Munduko Eguneko kartel lehiaketa. Erabiltzaile honek sormenerako dohain bikaina erakutsi du aurkeztutako lanean. Pacok eskutik helduta oinez doazen bi gizon marraztu ditu jardunaldirako aukeratutako leloa, ‘Aurrera!’,irudikatzeko. Lehenengoak bigarrenari aurrera egiten laguntzen dio, sufrimendutik aldentzen, alegia. Esanahiez beteriko irudi honekin osatu dugu urriaren 15eko kartel ofiziala.

Agifeseko Sentsibilizazio Batzordeak partaide guztiei zoriondu nahi die, bai eta eskerrak eman ere partaidetza maila altuagatik. Izan ere, ehun lan inguru aurkeztu dituzte guztira, espero zirenak baino askoz ere gehiago.