Ione Hernandez zuzendari donostiarrak ‘Kulturaren arlotik bultzatutako integrazioaren saria’ jaso zuen iragan uztailean El Palacio de la luna laburmetraiari esker. Gaixotasun mentala duen gazte baten istorioa kontatzen duen film honengatik 3.000 eurotako saria irabazi zuen, Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkarteak eskainita, pasa den uztailaren 2an Gasteizko Artium museoan egin zen ‘Psikiatria, Psikologia eta Kultura’ jardunaldiaren testuinguruan. Sari ekonomikoaz gain, Gasteizko Ibiltariaren estatuaren erreplika bat jaso zuen Hernandezek hiriko Udalaren eskutik.

Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkarteko lehendakari Ana Gonzalez Pintok zuzendari donostiarraren laburmetraia goraipatu zuen “osasun mentalari eragiten dioten gaixotasunen sentsibilizazioa bultzatu eta estigmaren aurka lan egiten baitu”.

Iturria: Noticias Médicas
Albiste osoa irakurri