Nahasmendu psikiko anitzei buruzko osasun heziketarako eskuliburuak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Ospitaletik Kanpoko Osasun Mentaleko Zerbitzuaren eta Osakidetzako Programa Espezifikoen laguntzarekin. Dokumentu horiek gaixotasuna duten pertsonei arreta eman edo laguntzen dieten pertsonei zuzenduta daude, bai eta beren buruko osasunari…
Eskizofrenia eta antsietatea ulertzeko eskuliburuak on line
Nahasmendu psikiko anitzei buruzko osasun heziketarako eskuliburuak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Ospitaletik Kanpoko Osasun Mentaleko Zerbitzuaren eta Osakidetzako Programa Espezifikoen laguntzarekin. Dokumentu horiek gaixotasuna duten pertsonei arreta eman edo laguntzen dieten pertsonei zuzenduta daude, bai eta beren buruko osasunari kalte egiten dieten egoerak gainditzen saiatzen ari diren guztiei ere. Jorratutako gaien artean, eskizofrenia eta antsietatea daude.
Ondoko loturetan dokumentu horien edukiak topa ditzakezue, eta orriaren amaieran eskuliburuak deskargatzeko aukera dago.
Eskizofrenia zer den ulertzeko. Gidaliburu bat gaixotasunak jotakoentzat eta beren etxekoentzat
