Data: irailak 23, asteartea.

Lekua: ERRENTERIA. Xenpelar etxea.

Ordua: 19:00etan.

Hizlaria: Amaia Elícegui, psikologoa eta familia-psikoterapeuta.

Hizkuntza: gaztelania

 

Amaia Elícegui psikologo eta familia-psikoterapeutak eskizofreniaren detekzio goiztiarrari eta gaixotasunaren sintomei buruzko hitzaldia eskainiko du irailaren 23an Errenterian. Buru nahasmendua duen pertsonarentzako, senitartekoentzako eta inguruko pertsonentzako jarraibideak emango ditu gizarte arretako zerbitzu anitzetan, buru osasunaren arloan, esperientzia zabala duen aditu honek. 

 

Agifesen ‘Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura’ kanpainaren barne dagoen hitzaldian eztabaidarako tartea egongo da eta familiaren papera aztertzeko dinamika egingo da, “familia-sendotasun kontzeptu anbibalentea aztertzeko”, dio Eliceguik.

 

“Hitzaldiaren helburu nagusia da errealitate honetara pixka bat gerturatzeko espazioa sortzea. Askorentzat oso gertukoa da errealitate hori, baina pertsona askoz gehiagorentzat oraindik ezezaguna da eta mitifikatua dago”, aditzera eman du egun taldeak gainbegiratzen eta kontsulta pribatuan lan egiten duen psikologo honek. Hori dela eta, gaian interesa duten pertsona guztiei irekia dago saioa.