Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Intxaurrondoko zentro zibikoan (Otxoki pasealekua 218, Donostia) datorren asteartean, martxoak 27, 18:30ean. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari eta protagonistak eta ezohiko arrakasta lortu du filmak Agifesek orain arte eskainitako 13 bideoforum saioetan. Horietan ehunka pertsonak parte hartu dute, buruko gaixotasuna dutenak, senideak eta buruko osasunean interesa dutenak. Intxaurrondoko saioa Agifeseko hainbat senidek eta psikologo batek zuzenduko dute, eta sarrera doakoa izango da.

Vicente Rubiok bere historia pertsonala kontatzen du dokumentalean, eskizofrenian erortzen denetik sendatze prozesuan aurrera egiten duen arte. Bideokamera gainean hartuta, maitasunaren, neskalagun baten, bila joaten da Rubio munduan zehar, eta abentura existentzial batean murgiltzen da.