Datuak esanguratsuak dira: Munduko Osasun Erakundearen arabera, lau pertsonatik batek buru nahasmenduren bat izango du bere bizitzan zehar. Beraz, buru osasuna guztion ardura da, baina maiz isilpean gordetzen dugu. ‘Aurpegi ezagun baten bila’ kanpainaren helburua gizartea Buru Osasunaren estigmaren kontra sentsibilizatzea da, eta hausnarketa eta eztabaida bultzatzea. “Pertsona ezagunaren ideia kontzeptu abstraktu gisa jorratu nahi dugu, inor bereziki seinalatu gabe. Iritzi liderraren sinbolo izango den ikono bat besterik ez dugu nahi, gizarte erreferentzia eta bozgorailu izango dena”, azpimarratu dute Obertamenteko kideek. “Buru Osasuna ikusaraztea, entzunaraztea, ulertaraztea eta babestea ezinbestekoa” dela nabarmendu dute.

 

Kanpaina ikusi.