25. urteurreneko sentsibilizazio kanpainaren hedapena indartu asmoz, gure elkartearen profila sortu berri dugu Facebooken (Asociación Agifes Elkartea). Erreminta berria aprobetxatuko dugu urtean zehar antolatuko ditugun ekimen anitzen berri emateko, garatzen dugun materiala (ikus-entzunezkoa eta grafikoa) zabaltzeko eta gure elkartearekin edo, orokorrean, osasun mentalarekin erlazionaturiko gai interesgarrien inguruko loturak plazaratzeko.

Animatu zaitezte Agifesen profila zuen lagunen zerrendan barneratzera. Horrela, berritasun guztiak ezagutu ahal izango dituzue momentuan. Gainera, orrialdea zuen kontaktuen artean ezagutzera ematen lagun diezagukezue. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta urrunago iritsiko da gure mezua.