Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Espainiako KonfederazioakZoriontsu izan nahi dugu’ sentsibilizazio kanpaina abian jarri du, buru gaixotasunen inguruan dagoen estigmari aurre egiteko asmoz. Estatuko 290 elkarte biltzen dituen elkarte horrek, Agifes barne, buru gaixotasuna duten pertsonek zoriontsu izateko duten eskubidea defendatzen du. Horretarako, diagnostikoa daukaten pertsonek pairatzen duten diskriminazio soziala gainditzearen beharra azpimarratzen du.

 

Horregatik, FEAFESek sentsibilizazio kanpaina bat sortu du, “Ez gara normalak izatearekin konformatzen, zoriontsu izan nahi dugu” lelopean. Izan ere, “buru gaixotasuna duten pertsonak besteak bezalakoak” direla nabarmentzen dute. Hori da ekimena aurkezteko bideoan zabaltzen duten mezua, normalean talde honen inguruan argitaratu ohi diren estatistika desberdinak aipatuz.

 

“Batzuetan aurreiritziak buru gaixotasuna bera baino mingarriagoak direla” aitortzen dute Konfederaziotik. Bereziki, osasunaren oinarrizko alderdi horren inguruan ezagutza falta dagoela salatzen dute. Desinformazio horrek pertsona hauen gizarteratzea ekiditen du eta euren bizi proiektua garatzeko edota lana lortzeko garaian diskriminazio handia eragiten du. Hala, buru gaixotasun kronikoa duten pertsonen %5k bakarrik du lan iraunkorra eta, beraz, modu autonomoan bizi ahal izatea zailagoa suertatzen zaie.

 

Buru gaixotasunaren inguruko arazoak ezagutarazteko helburuarekin FEAFESek ekimen hau babestea eskatzen dio gizarte osoari, eta baita ondorengo webgunean dagoen manifestua sinatzea ere: www.queremosserfelices.org.