Famili eta eri psikikoen Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES), dependentzia legea martxan jarri eta urtebete beranduago, horren arabera gure elkarteetan egindako dependentzia-balorazioak aztertzen dituen txostena atera berri du. Federazio hau elkarte guztietako gizarte langileek osatzen dute (AGIFES, AVIFES, ASAFES, ASASAM), eta…
FEDEAFESek Dependentzia Legeari buruzko txostena idatzi du
Famili eta eri psikikoen Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES), dependentzia legea martxan jarri eta urtebete beranduago, horren arabera gure elkarteetan egindako dependentzia-balorazioak aztertzen dituen txostena atera berri du. Federazio hau elkarte guztietako gizarte langileek osatzen dute (AGIFES, AVIFES, ASAFES, ASASAM), eta bertatik sortutako lan-talde batek eratu du txostena.
Txostenak honako gaiak eta dokumentuak barneratzen ditu: Estatu mailan eta Foru Aldundian dependentzia legeari buruzko Arandia, abenduak 14ko 30/2006 legea bera, dependentzia egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta atentzioaren promozio legea; betebeharren eta aktibitateen pisua neurtzen duen taula, balorazio prozedura, FEDEAFESen aztertutako eskaerak, erabiltzailearen gidaliburuaren eta FEAFESek erraztutako galdeketari dagokion baremoaren analisia, baremoan azaltzen diren 11 aktibitateak eta bakoitzari dagozkion ekintzak eta etorkizunerako proposamenak.
Ateratako ondorioen artean, lan taldeak azpimarratzen du behar-beharrezkoa dela familiak informatzea, bai gutun bai hitzaldien bidez eta. Baloratuak izango diren pertsonek eta hauen laguntzaileek ere informazioa jaso behar dute, ezarritako baremoen datu guztiak eskura izan eta baloraziora segurtasunez joan daitezen. Hori dela eta, dependentzia eta osasun mentalari buruzko gida edo txosten txiki bat eratzea proposatzen da (momentu hauetan jadanik amaituta dago honako hau).
Era berean, informeak ondorioztatzen du oso garrantzitsua dela balorazioaren espedientea eskatzea, item bakoitza nola puntuatzen den ikusteko eta, ados ez egotekotan, errekurtsoa aurkezteko behar diren datuak eskura izateko.
FEDEAFESeko lan taldeak uste du oinarrizkoa dela dependentzia legeak gure kolektiboan duen aplikazioa jarraitzea, jadanik egiten den moduan, honela etorkizuneko estrategiak diseinatu ahal izateko. Bestalde, Foru Aldundietan osasun mentala baloratzen dutenak espezializazioa eskatzea da txostenean aipatzen den beste lehentasun bat. Eta, azkenik, Osakidetzak osasun informearen formatua alda dezan eskatzea eta psikiatrei informe hauek baloratzeko jarraibide argiak ezartzea ere aipatzen dira txostenaren amaieran.
Gogoratu beharra dago lege honek, dependentzia graduren bat duten pertsona orok gizarte zerbitzu eta prestazio ekonomiko batzuk jasotzeko eskubidea duena onartzen du. Aurrerapauso garrantzitsua da honako hau gure erabiltzaileentzat, autonomia pertsonalaren promozioa eta dependentzia duten pertsonen aldeko atentzioa eskubide bezala azaltze baititu. Gainera, onartutako dependentzia mailaren araberako prestazio ekonomiko eta zerbitzu sistema bat ezartzen du eta, era berean, buru eritasunen bat duten pertsonentzat, beren autonomia garatzea bideratuko dien laguntza ere onartzen du.
