Gaur goizean Donostiako Ibiltzen Bentaberri zentroan San Tomas festa ospatu dugu. Gabon kantak, euskal dantzak eta luntxa izan ditugu, eta postal lehiaketako irabazleek saria jaso dute. Oso ospakizun berezia izan da gaurkoa, gabonei harrera egiteko modu berezia. Eguberri on eta urte berri on guztioi!