PROSAME FEAFES-Burgos elkarteak hirugarren urtez antolatu du “PURO ARTE” pintura lehiaketa, buru eritasunen bat duten pertsonei zuzendua. Izen emateko epea irekita dago jadanik, eta bertan parte har dezakete FEAFES osatzen duten elkarte guztietako kideek. Era berean, gaixotasun mentalaren ondorioz tratamenduan dauden edo egon diren pertsonek ere aukera dute lehiaketan sartzeko.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi lan original aurkeztu ditzake, nahi duen teknikarekin eginikoak baina, hori bai, marko batekin.

Lanak urriaren 15 baino lehen aurkeztu behar dira ondorengo helbidean edota bertara bidaltzeko konpromisoa hartzen duen FAEFESeko edozein Asoziaziotan:

Asociación PROSAME
C/ Juan de Padilla 12-14 bajo
09006 Burgos

Sariak 500 eta 1.500 euroren arteko kopuruak izango dira, bai eta diploma bat ere. Informazio gehiagorako, kontsultatu atxikitako dokumentuan agertzen diren lehiaketaren oinarriak.

PROSAME III Pintura Lehiaketa Nazionalaren oinarriaren PDF-a