Ingalaterran eta Eskozian burututako ikerketa batek zehaztu du azken urteotan gaixotasun mentala duten pertsonak gero eta baztertuagoak izaten ari direla. BJP (British Journal of Psychiatry) aldizkarian argitaratutako azterlanak baieztatu du gaixotasun mentalak lantzeko tratamenduak ez duela orokorrean osasun fisikoa hobetzen, eta sindrome metabolikok dakartzan arriskuak, gelditasuna eta hainbat drogen kontsumoa ugaritu egiten dituela.

Hala ere, nahiz eta bazterketek eta injustiziek gora egin, alderdi positiboak ere aipatu behar dira: adibidez, farmakologian egin diren aurrerapenak edo estigmen aurka egindako artearekin erlazionaturiko esfortzu berriak.

Iturria: El Mundo
Albiste osoa irakurri