Gaztela Mantxako gobernuak gaixotasun mentaleko 235 egoitza-leku baino gehiago ditu (151 etxe gainbegiratuetan eta 84 komunitate erresidentzietan) autonomia-erkidegoko Fundazio Soziosanitarioaren (Fislem) bitartez . Halaber, aurreikusita dago 2010. urterako 80 plaza berri prestatuak egotea

Komunitateen Batzordeak aurten zazpi miloi euro zuzenduko ditu egoitza-leku horien funtzionamendurako Gaztela Mantxako lehendakari den Jose María Barredak bultzatu duen 2005-2010 Osasun Mentalaren Planaren barruan. Helburua da gaixotasun mentala duten pertsonen bizitza hobetzea eta beren bizitza sozialean parte-hartze aktiboa bultzatzea eguneroko beharrak estali asmoz; horien artean ostatua, mantenua, oinarrizko zainketa eta osoko atentzioa sail guztietan.

Iturria: La Cerca
Albiste osoa irakurri