Iragan asteburuan Elkartasunaren Kale Sozialean parte hartu du Agifesek, Kutxa Kultur Hiria ekitaldiaren barne eta Gipuzkoa Solidarioa ekimenaren eskutik. Donostiako Alfonso VIII kalean kokatutako “tunela” kolektibo anitzen alde lan egiten duten elkarteen sare sozialak bultzatzeko helburuarekin ezarri zen. Oso esperientzai baikorra izan da, entitateon lana ezagutzera emateko baliagarria izan baita. 

Bertaratu zirenek GKEen “Twitterreko” hormetan idazteko aukera izan zuten, baita “Atsegin dut” pegatinak itsasteko eta euren komentario, zalantzak eta abar Youtube espazioaren bitartez azaltzeko ere.