Primerako bertso saioa eskaini ziguten Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariek, Unai Elizasu gai-jartzaileak gidatuta, maiatzaren 10ean Aquariumean. Ugarte anaiek ere txalaparta emanaldi bikaina eskaini zuten. 

Agifesetik eskerrak eman nahi dizkiegu saioa posible egin zuten pertsona guztiei, borondate osoz eta diru-irabazirik gabe jardun baitzuten. Bertsolariei, gai-jartzaileari, txalapartariei, Aquariumari, ekitaldia hedatzen lagundu zuten komunikabideei, bereziki El Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa egunkariei, eta Iker Laparra aurkezleari gure esker ona adierazi nahi diegu.

 

Era berean, mila esker bertaratu ziren entzule guztiei. Sarrerekin lortutako etekin guztiak buru gaixotasuna duten pertsonei zuzenduta zerbitzuak hobetu eta zabaltzera bideratuko ditu Agifesek, oso osorik.