Tradizioari jarraiki, Agifesen Gabonetako festa ospatuko dugu Ibiltzen Benta Berrin datorren asteazkenean, abenduak 21, Santomas jaiarekin bat eginez. Ekitaldia 11:00etan hasiko da Agifesek Benta Berrin, Loiolan eta Eibarren dituen zentroetako erabiltzaile eta monitoreen abesti original eta antzezpenekin. Aisialdi eta Denbora Libreko taldeak ere parte hartuko du.

Buruko osasunarekin loturiko Gipuzkoako zentro guztietako kideak gonbidatuak daude festa honetara, bai eta interesa duen oro ere. Ekitaldian zehar, Agifesen Gabonetako postalen lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie, eta oparia jasoko dute bertaratzen diren guztiek. Ospakizuna luntx oparo batekin amaituko da, Auzo Lagunek prestatutakoa, txistorra, tortila, gazta eta bestelako aperitiboak eta guzti.