Ibizan egin ziren udalekuen ostean, Agifesek beste bidaia bat antolatu du Fedeafesekin batera, eta oraingoan Salou eta inguruak ezagutzeko eta bertan hamaika ekintzarekin gozatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Guztira, Agifeseko 15 kidek parte hartuko dute esperientzia honetan gainontzeko elkarte euskaldunetako beste erabiltzaile batzuekin batera, irailaren 26tik urriaren 5a arte.