Urola Garaiko AGIFESek konferentzia interesagarria antolatu zuen iragan maiatzaren 14an, buru eritasunaren inguruan dagoen estigma soziala eta laguntza taldeek eta elkarteek berau ezabatzeko lanean duten rolaren ingurukoa, hain zuzen ere. Egun horretako hizlaria Begoñe Ariño Jackson izan zen, EUFAMIko lehendakari ohia (Buru Eritasuna duten pertsonen Familien Elkarteen Europako Federazioa), eta gaixo dauden pertsonen familiakoek eta zaintzaileek dituzten arazoak gogoratuz ekin zion jardunaldiari. Besteren artean, gaixotasuna ez onartzea, eritasuna pairatzen duenaren dependentzia, bizitza pertsonala galtzea eta laguntza protokolo finkorik ez izatea aipatu zituen.

Ariñok azpimarratu zuen familiek bizi duten egoera oso zaila dela, baina berek ikasi behar dutela kargu harzten eta beren artean laguntza ematen. Horretarako, gainera, laguntza talde eta sistema berriak dituzte eskura. Horietako bat da, hain zuzen ere, Prospect formazio sistema, buru eritasuna duten gaixoek eta familiakoek beren bizi Kalitatea berreskuratzeko eta hobetzeko parte hartze aktiboagoa izan behar dutela ideian oinarritua. Hori dela eta, EUFAMIk programa hau eratu zuen, familiakoen, gaixoen eta profesionalen jabekuntza bultzatzeko formazio bat eratzeko helburuarekin.

Egun, lau Prospect formazio programa daude martxan:
• Buru eritasuna duten pertsonentzat modulua, errekuperaziorako eta gizarte integraziorako oinarriak jartzeko.

• Familiakoentzat eta lagunentzat modulua, berenganako konfiantza berreskuratzeko eta beren bizi Kalitatea hobetzeko dituzten barne eta kanpo errekurtsoak ezagutu eta aprobetxatzeko.

• Osasun eta gizarte atentzioko profesionalentzat modulua, buru gaixotasunaren eta herritarren arteko erlazioaren inguruan hausnartzeko eta atentzioa hobetzeko proposamenak egiteko.

• Modulu komuna, inplikatutako hiru taldeen arteko komunikazioa hobetzeko.

Metodo hay europako herrialde askotan aplikatu da eta emaitza os onak izan ditu. Espainian FEDEAFESek koordinatzen du, Famili eta eri psikikoen Elkarteen Euskadiko Federazioak.

Era berean, Ariñok Empodera proiektua ere aurkeztu zuen, autolaguntza taldeen sistemarekin puskatzen duena eta gai ezberdinak tratatzen dituena, adibidez, doluarena, egoera hauetan azken finean galera bat ere badagoelako, familiako kide edo lagunarena, guk ezagutzen dugun moduan; eta baita gaixoaren, familiakoen eta profesionalen lanaren gaia ere. Hizlariak argi adierazi zuen jabekuntza, norbera bere errekuperazioaren bultzatzaile izatea “ezinbestekoa dela buru eritasunarekin sufritzen duten guztientzat”.

Azaldutako guztiaren ondoriotzat, eskizofrenia eta gainontzeko gaixotasunen inguruan dauden mitoak eta gaizki ulertuak gainditzea beharrezkoa dela azpimarratu zuen Ariñok, honela sufritzen dutenen alde positiboa “kalera atera eta indartzeko”. Era berean, norberak bere burua eta pentsatzeko modua aldatzen hasi behar duela adierazi zuen, ondoren elkarrekin lan egin ahal izateko eta profesionalekin batera erabakiak hartu eta erakundeek egiten dutena eskertzeko. “Norberak bere errealitatea eta bere baliabideka ditu, elkarren artean lagundu behar gara, eta baita gu laguntzera datorrenari eskua eman ere”.

Estigma sozialari buruz, pertsonen gizi egoera eta gizarteratzeko aukeretan eragina duen iritzi distortsionatu eta negatiboa bezala definitu zuen hizlariak, eta honen kontra egitea ere familiakoen, gaixoen, zaintzaileen eta buru eritasunaren profesionalen esku dagoela gogoratu zuen.

Bertaratuek galderak egiteko unea izan zen hitzaldiaren amaieran eta, honek, landutako gaiak osatzeko aukera eman zuen. Saioaren azken etapa honetan Espainian familiakoentzat dagoen laguntza sistemari buruz sakondu zen, eta, Europako herrialde askorekin parekatuta, egoera “hirugarren mundukoa” dela azaldu zuen Ariñok. Gainera, “dagoena baino gehiago lortzea oso zaila” dela gehitu zuen eta, honenbestez, dagoena mantentzea eta kalitatezkoa izatea dela helburua.

Galdera interesgarri batek itxi zuen saioa: Zer egin dateke gure gaixoak modu positiboan ikusgarriagoak izateko? EUFAMIko lehendakari ohiak zalantzarik gabe adierazi zuen garrantzitsuena familian, lagunen artean eta gizartean integra daitezen eta gustuko gauzak egin ditzaten bultzatzea dela baina, batez ere, “gehiago entzun” behar ditugula.