Agifeseko zentroetako bazkideak elkartu ziren atzo Ibiltzen Benta Berrin, Santo Tomas eguna Gabonetako festa atsegin batekin ospatzeko. Erabiltzaile eta senide ugarik parte hartu zuten topaketa tradizionalean. Opariak, sariak, musika eta luncha izan ziren eguneko osagai nagusiak.

Familia eta festa giroan, Agifeseko hainbat zentrotako taldeek festa honetarako entseatutako kantak abestu zituzten. Benta Berrikoek ABBA taldearen kantu ezagunenetako bat eskaini zuten: ‘Chiquitita’. Bestalde, Amarako lokaleko erabiltzaile talde batek Mecanoren ‘Me colé en una fiesta’ abestu zuten eta, azkenik, Loiolako zentroko bazkideek Umberto Tozziren ‘Gloria’ abesti famatuaren Gabonetako bertsio orijinal batekin dibertitu zituzten entzuleak.

Jardunaldian zehar, gainera, elkarteko postalen lehiaketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien. Zuzendaritza batzordeko kide Piedad Calvok nabarmendu zuenez, aurkeztutako lanak kalitate handikoak dira eta zaila izan da, beraz, onenak hautatzea. Hala ere, hiru lan aukeratu behar izan zituzten eta egileei saria eman zieten:

1. saria: Iker Julen Eraso (Legorretako etxebizitza).
2. saria: Boris Fernández (Loiolako zentroa).
3. saria: Begoña Ujia Pérez.

Era berean, beste hiru postal saritu zituzten, Accésit kategorian. Egileak dira:

Lucía Coscolin (U.R.P.)
Carolina Nieto (San Juan de Dios Ospitalea)
Amaya Zuazobide (U.R.P.)

Banaketa amaitu ostean, festara gerturatu ziren guztiei opariak banatu zizkieten Agifeseko arduradunek. Halaber, hamaiketako oparo batez gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Txistorra, urdaiazpiko, tortilla eta gazta pintxoak, aperitibo anitzak eta edariak izan zituzten aukeran, Gabonei ongietorri zaporetsua egiteko.