Adituak buru gaixotasun horren oinarrizko kontzeptuak azalduko ditu, eta farmakologia-tratamendua  “pazientearen errekuperazio prozesuaren funtsezko partea” dela azalduko du. Tratamenduarekiko “betebehar” kontzeptua “atxikidura” terminoarengatik ordezkatzea proposatzen du, gaixotasun mentala duen pertsonaren erabakitzeko gaitasuna eta prozesuan murgiltzeko konpromisoa bultzatzeko modu gisa.

 

Querejetaren aburuz, psikiatrek “pazienteari tratamendu farmakologikoaren onurak azaltzeari denbora eskaini behar diote, bigarren mailako efektuez haratago ikusten laguntzeko”. Modu horretan, helburua da buru gaixotasuna duten pertsonak ahalduntzea, euren erabakitzeko gaitasuna sustatzea eta tratamenduan parte har dezaten motibatzea.