Aisialdi taldeko hainbat erabiltzailek spinning saio batez gozatu ahal izan zuten atzo, martxoak 12, Donostiako Tenis Elkarte Errealeko kiroldegi nagusian. Kirol klub honen laguntzari esker, parte-hartzaileek bizipen osasungarri eta dibertigarria izan dute.

Agifeseko kamiseta soinean zutela, txirrindulariek monitorearen esanei jarraitu zieten. Kirol honi buruz ikasteko aukera izan zuten monitoreak emandako argibide eta azalpenei esker, hark zein mugimendu eta erritmo eraman irakatsi baitzien. Musikak ere saio hauetan zeresan handia du, erritmoa jarraitzen lagundu eta partaideak animatzen dituelako.

Agifeseko teknikarien borondateari eta elkarteko erabiltzaileek duten gauza berriak probatzeko gogoari esker antolatzen dira gisa honetako ekimenak. Horrela, Agifeseko zentroetan egiten diren ekintzez gain, irteera anitzetan parte hartzeko aukera ere badute erabiltzaileek.