La Caixak Karabeleko aukeratu du bere Gizarte Ekintzailetza programaren barne. Egitasmo horren helburua da euren jardunean eraldaketa edo inpaktu soziala bilatzen duten proiektuei babesa ematea; ekonomia eta ingurumen arloetan jasangarritasuna bermatu nahi duten enpresa-ekimenei, hain zuzen. Autonomia-erkidego ezberdinetatik jasotako 287 eskakizunetatik,…
La Caixak Karabeleko saritu du bere izaera sozial eta solidariogatik
La Caixak Karabeleko aukeratu du bere Gizarte Ekintzailetza programaren barne. Egitasmo horren helburua da euren jardunean eraldaketa edo inpaktu soziala bilatzen duten proiektuei babesa ematea; ekonomia eta ingurumen arloetan jasangarritasuna bermatu nahi duten enpresa-ekimenei, hain zuzen.
Autonomia-erkidego ezberdinetatik jasotako 287 eskakizunetatik, 20 proiektu lagunduko ditu La Caixak. Laugarren deialdi honetan arlo askotariko proiektuak aurkeztu dituzte: bazterkeria arriskuan dauden pertsonen laneratzea, ezindutako pertsonen gizarteratzea; osasuna eta ongizatea; hezkuntza eta ezagutza eskuratzeko aukera; landa garapena; produkzio ekologikoa, energia jasangarria eta birziklapena, mugikortasun jasangarria, eta beste zenbait inpaktu sozial dituzten proiektuak.
Proiektu guztiak berriki sortutako gizarte-enpresenak dira: azken hiru urteotan sortutako proiektuak edo negozio ildo berria jorratzen ari diren gizarte-erakundeak. Azken horien artean, batzuek, ekonomikoki jasangarriak izan eta euren inpaktua mantendu nahian, enpresa sozial bilakatzeko proiektuak aurkeztu dituzte.
”la Caixa”-ren gizarte-ekintzak 20 proiektu horien arrakasta bermatze aldera, laguntza ekonomikoa, prestakuntza pertsonalizatua, enpresa kudeatzeko laguntza eta sareko lana eskainiko die.
Aukeratuak izan diren 20 proiektuak honako hauek dira: Empleo digno y estable para mujeres en la bahía de Cádiz, Horneando oportunidades, Naturgeis, Urban Time, Bybelne, Larvamed, Sport2Live, Riuverd, Carbó d’Ardenya i Gavarres, Sit Up: L’Alça, «Si tú te sientas bien, nosotros podemos andar», HealthApp, Reciclean, Inicia, Centro Especial de Empleo, Hotel Escuela Hospedería Villa de Montánchez, Empregamultiservizos, Koiki, Otro Tiempo, Otro Planeta, Causas CEAR, Videojuego para rehabilitar a niños con parálisis cerebral eta Karabeleko.
Moltes gràcies! Mila esker!
