Ofizialki urriaren 10ean ospatzen den eta Euskadin 16ean egingo den Osasun Mentalaren Munduko Egunaren inguruan, Agifesek hainbat kontzientziazio jardunaldi antolatu ditu margotzeak osasun mentala berreskuratzeko prozesuan dituen onurak aztertzeko.

Datorren urriaren 14an ‘Bienestar emocional para una salud general’ (‘Ongizate emozionala osasun orokorra lortzeko’) hitzaldia izango da, Jorge Escribanoren eskutik, 19:30ean Ibiltzen Benta Berri zentroan. Bestalde, ‘Retrats’ dokumentala oinarritzat izango duten hiru saio antolatu ditu Agifesek. Ikus-entzunezko lan horrek erakusten du zein hobekuntza lortzen dituen eskizofrenia duen pertsona talde batek margotze tailer bati esker. Dokumentalaren ondoren, Agifeseko profesionalek zuzendutako eztabaida batean parte hartu ahal izango dute partaide guztiek. Arratsaldeko 18:30ean hasiko diren jardunaldi horiek ondorengo lekuetan egingo dira: Tolosan, urriaren 18an kultur etxean; Donostian, 20ean Dr. Camino Institutuan; eta Irunen, 27an Amaia kultur zentroan.