Agifesen Zuzendaritzako Batzordearen ustez interesgarria da argitzea zeintzuk izan ziren gure elkarteko langileen soldatak igotzeko egin genituen proposamenak, gaur egungo ordainsariekin alderatuz. Edozein kasutan, pentsatzen dugu garrantzitsua dela azpimarratzea Zuzendaritzako Batzordearen proposamenaren negoziazio prozesuan geundela langileen ordezkariekin, eta erantzun baten…
Monitore baten soldata taula
Agifesen Zuzendaritzako Batzordearen ustez interesgarria da argitzea zeintzuk izan ziren gure elkarteko langileen soldatak igotzeko egin genituen proposamenak, gaur egungo ordainsariekin alderatuz.
Edozein kasutan, pentsatzen dugu garrantzitsua dela azpimarratzea Zuzendaritzako Batzordearen proposamenaren negoziazio prozesuan geundela langileen ordezkariekin, eta erantzun baten edo beste proposamen baten zain geundela sindikatuek negozioarekin hautsi zutela. Datu bezala, sindikatuek hitzarmen propioa eskatzen dute urte bateko antzinatasuna duen monitore kategoriarentzat urtean 23.849 euro gordineko soldata taula, eta egun 13.790 kobratzen dute. Agifesek proposatzen du kasu honetan 17.000 euro arteko igoera bat egitea. Gainontzeko kategorietan ere igoerak egingo lirateke eta lanpostu guztiak ziurtatuko lirateke guztiontzat konplexua den momentu ekonomiko honetan.
Beraz, ez dugu ulertzen zergatik leporatzen diguten langileek “iruzurra” egin izatea, gu izan baikara akordio batera iristeko interes gehien azaldu dugunak. Gainera, negoziazio zailen ostean, lortu dugu kategoria guztientzat igoera esanguratsua dakarren proposamen bideragarri bat aurkeztea. Baina proposamenak erantzun bakarra aurkitu du: greba mugagabea.
Zaila da zehaztea Agifesek 2008rako aurkeztu duen soldata igoera konkretua, plantillan egoera anitz ugari daudelako: antzinatasuna, kontratuaren sinadura urtea, langilearen egoera pertsonala… Baina laburpen moduan, langile guztien oinarrizko soldata urtean 17.000 euro gordinetara igotzea proposatzen dugu, eta hori baina gehiago irabazten dutenei dagokien KPIa igoko litzaieke. Gainera, kantitate hauei gehitu behar zaizkie langile bakoitzari dagozkion plusak eta antzinatasuna.
