Filmaren istorioa David Helfgott haur prodijioaren bizitzan oinarritzen da. ‘Shine’ filmak Davidek izan duen bizitza zaila aztertzen du, aita zorrotzegi baten menpe bizitako haurtzarotik heldutasunean pairatutako krisi nerbiosoa gertatu arte. David Londreseko Royal College of Music musika eskola ospetsuan onartzen dutenean, gai sentitzen du bere burua aitarengandik urrundu eta bere pasioa den musikaren alde apustua egiteko. Hala ere, aitaren gutxiespenak eta bere lanak eragindako presioek nahasmendu eskizofreniko eta antisozial batean murgiltzen dute. Emakume baten maitasunak salbatuko du, ordea. Berak gizartera bueltatzen lagunduko dio eta bere musikaz berriro ere gozatzeko aukera emango dio.  

 

Scott Hicksde-k zuzendutako produkzio australiarra ‘Mintzatuz osatu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako zineforumaren azken emanaldia izango da. Ekimenaren helburua buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizartearen babesa sustatzea da. Sarrera doakoa izango da, baina beharrezkoa da gonbidapenak aldez aurretik jasotzea zinemako leihatilan.