Rafa de Benito psikiatrak Nahaste psikiatrikoak: XXI. Mendeko erronka soziosanitario handiena (gaztelaniaz) izenburupeko hitzaldia eskainiko du datorren ortegunean, uztailak 16, Donostiako Ibiltzen Benta Berri zentroan. Lehen mailako atentzioan maitasunez detektatu daitezkeen nahasmendu mentaletan oinarrituko da aditua: antsietatea, depresioa edo nahaste…
Nahaste psikiatrikoei buruzko hitzaldia Ibiltzen Benta Berrin
Rafa de Benito psikiatrak Nahaste psikiatrikoak: XXI. Mendeko erronka soziosanitario handiena (gaztelaniaz) izenburupeko hitzaldia eskainiko du datorren ortegunean, uztailak 16, Donostiako Ibiltzen Benta Berri zentroan. Lehen mailako atentzioan maitasunez detektatu daitezkeen nahasmendu mentaletan oinarrituko da aditua: antsietatea, depresioa edo nahaste somatomorfeak, batik bat. Eta horiek tratatzeko aukeren berri ere emango du.
Gaixotasun horiek gure garaiko arazo sanitario eta sozial larriena bilakatzen ari dira pixkanaka; epidemiak eta pandemia iragankorrek gainditzen dituzte noizean behin soilik. Osasun publikorako arazo handia direnez, lehen mailako arreta egiturek paper garrantzitsua jokatu behar dute gaixotasun horien prebentzioan eta tratamenduan. Momentuz ez dago nahasteen agerpena ekiditeko eraginkorra den estrategiarik; hala ere, kasu gehienetan, frogatua dago detekzio eta tratamendu goiztiarrek pronostikoa nabarmen hobetzen dutela.
