Vicente Rubiok (Villena, Alacant, 1971) amets bat zuen: bere bizitzako maitasuna aurkitzea. Atsedenik gabe ekin zion bilaketari, eta topatu zuen. Baina aldez aurretik barne erromesaldi gogor bat pairatu behar izan zuen. Fantasia mesianikoek harrapatu zuten, errealitate fisikoarekin kontaktua galdu zuen…
“Nire bizitza erabat aldatu da inkontzienteari erreparatzen hasi nintzenetik”
Vicente Rubiok (Villena, Alacant, 1971) amets bat zuen: bere bizitzako maitasuna aurkitzea. Atsedenik gabe ekin zion bilaketari, eta topatu zuen. Baina aldez aurretik barne erromesaldi gogor bat pairatu behar izan zuen. Fantasia mesianikoek harrapatu zuten, errealitate fisikoarekin kontaktua galdu zuen eta eskizofrenia paranoidearekin aurrez aurre kausitu zen. ‘Solo’ (2010) dokumentalean bere bizipena kontatzen du: hondoratzea eta berpizkundea.
