Entzungai daukagu hemen Onda Vasca irratiak, iragan urtarrilaren 27an, Piedad Calvo Sentsibilizazio batzordeko kideari eta Pilar Aramendi elkarteko lehendakari ordeari egindako elkarrizketa. Agifeseko ordezkariak osasun mentalaren egungo errealitateaz eta elkarteak dituen erronkez mintzatu ziren, baita 25. urteurreneko sentsibilizazio kanpainaz ere. Pilar Quera Colomina irakasle, hezitzaile, eta hezkuntzaren zein garapen pertsonalaren arloko aholkulariak Agifesen kanpainaren barne eskainitako ‘Barneko egonkortasuna eta ongizatea’ hitzaldiaren aurretik egin zuten solasaldia.