Grabitatearen teoria sortu zuen Isaac Newtonek, Mozart eta Beethoven musikariek eta Einsten berak ere nahasmendu bipolarra zuten; pinturaren maisu Van Gogh-ek psikosia pairatu zuen; eta eboluzioaren teoriaren aitak, Darwinek, izuaren nahasmendua zuen. Galiziako Avelaiña elkarteak landutako bideo honek adibide gisa jartzen ditu gizateriaren historiako pertsona azpimarragarrienetako batzuk, buruko gaixotasuna sufritu arren gizarteari ekarpen handia egiteko gai izan zirenak.

Avelaiña garatzen ari den kontzientziazio kanpaina baten barne dago bideo hau. “Todos podemos perdernos, ayúdanos a encontrar una salida” lelopeko kanpainaren helburua da buruko eritasunak dituzten pertsonen inguruko estigma murriztea.