Donostiako Kursaalean urriaren 15ean egingo den jardunaldiaz gain, Buruko Osasunaren Munduko Eguna ospatzeko beste jarduera batzuk antolatu ditu Agifesek. Horiek hilaren 10ean izango dira, jardunaldi ofíziala egiten den egun berean. Goizeko 11:30ean ‘Flores de papel’ filma eskainiko du elkarteak Donostiako Aquariumean. Pelikula horren protagonistak dira Asasam-eko (Buruko Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkartea) hainbat erabiltzaile eta langile. Ezkondu nahi duen bikote baten istorioan eta gainditu behar dituzten zailtasunetan oinarritzen da film dibertigarri hau. Sarrera doakoa izango da.

Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, mahai-ingurua egingo da, ‘Afektibotasuna eta buruko osasuna’ izenburupean. Bertan parte hartuko dute Jaione Carton psikiatrak, Juan del Pozo psikologo kliniko eta psikoterapeutak eta Yolanda Iglesias psikologoak. Adituen ekarpenaz gain, lehenengo pertsonan kontatutako esperientzia ezagutzeko ere aukera egongo da. Izan ere, hitza hartuko du Mertxe Portas Agifeseko erabiltzaileak. Erizaintzako laguntzailea da bera ogibidez eta nahasmendu bipolarra dauka. Mertxek harreman afektiboek buruko gaitza duten pertsonentzat duten garrantzia azpimarratuko du eta eurek maitasuna nola bizi duten azalduko du.

Hitzordua Donostiako Ibiltzen Benta Berri zentroan izango da (K/ Bertsolari Xalbador, 4-6 behea), eta sarrera librea izango da interesa duten guztientzat.

URRIAK 10
11:30: ‘Flores de papel’ filmaren proiekzioa. Aquarium (Carlos Blasco Imaz plaza). Donostia. Aquariumaren kolaborazioakin.
19:00: Mahai-ingurua: ‘Afektibotasuna eta buruko osasuna’. Ibiltzen Benta Berri (K/ Bertsolari Xalvador, 4-6 behea).
– Juan del Pozo, psikologo klinikoa eta psikoterapeuta.
– Jaione Carton, psikiatra
– Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa
– Mertxe Portas, Agifeseko erabiltzailea eta erizaintzako laguntzailea.