Gaixotasun mentala duten pertsonek jasaten duten bazterketaren aurkako film laburra da ‘¿Quién es quién?’. Ikus-entzunezko proiektu honen helburuak dira buruko gaixotasuna duten pertsonak gizarteratzea, mitoak apurtzea eta sentsibilizatzea. Lan honek islatzen du buruko eritasuna duten pertsonek zein horrelako gaixotasunik ez…
‘¿Quién es quién?’ laburmetraia, gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzearen alde
Gaixotasun mentala duten pertsonek jasaten duten bazterketaren aurkako film laburra da ‘¿Quién es quién?’. Ikus-entzunezko proiektu honen helburuak dira buruko gaixotasuna duten pertsonak gizarteratzea, mitoak apurtzea eta sentsibilizatzea.
Lan honek islatzen du buruko eritasuna duten pertsonek zein horrelako gaixotasunik ez dutenek antzeko ohiturak eta jokamoldeak dituztela, hala nola lagunekin irtetea, bizilagunei kasu egitea eta laguntza eskatzea. Beharrezkoa da buru-gaixotasunarekiko gizarte ikuspegia aldatzea eta hori bultzatzen du, hain justu, film labur honek.
Proiektua Arganzuelako Errehabilitazio Psikosozialerako Zentroak gauzatu du. Zentro hori INTRESS entitateak kudeatzen du eta buruko gaixotasuna duten pertsonen arretaz arduratzen den Madrilgo Komunitateko sare sozial publikoaren baitan dago.
