Aurten, Agifesek egoitza-baliabideen sarea handitu du, 18 plaza dituzten lau etxebizitzarekin. Horrela, elkarteak 14 etxebizitza ditu guztira, eta buru osasun arazo larriak dituzten pertsonei etxebizitza izateko eskubidea eskuratzen laguntzen jarraitzeko apustua indartzen du, Ruth Encinas gerentearen esanetan.

Lau pisu berrietatik bat Pasaian dago, beste bat Donostian eta bi Zarautzen. Lehenengoa autonomia-etxebizitza bat da, eta laguntza oso gutxirekin bizitza ia autonomoaz gozatzea lortzen duten pertsonei zuzenduta dago. Beste hirurak Aldundiaren lizitazio bidez lortu dira. Agifesek bere gain hartuko du hasieran hiru urterako kudeaketa, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.

Donostiako etxebizitza erdi gainbegiratua da, eta, beraz, erabiltzaileek astean zazpi eguneko laguntza dute goiz eta arratsaldez. Zarauzko etxebizitzei dagokienez, horietako bat ikuskapen ertainekoa da, eta bestea bajakoa; beraz, jarraipen-ordutegia, batez ere, arratsaldekoa da, astelehenetik ostiralera. Gainera, etxebizitza horiek larrialdietarako guardiako telefono-zerbitzua dute.

“Pertsona bakoitza mundu bat da, beraz, bakoitzaren beharren araberako laguntza indibidualizatua eskaintzen dugu”, adierazi du Pablo Mondragón psikologoak. Hainbat zereginen bidez, erabiltzaileen garapen pertsonala sustatu nahi da, bai eta haien autonomia ahalik eta gehien bultzatu eta komunitate-ingurunean integratzeko eta parte hartzeko aukerak eskaini ere. Profesionalek gehien eragiten duten arloak honako hauek dira: autozainketa, elikadura eta ohitura osasungarriak, loaren kudeaketa egokia, tratamenduarekiko atxikidura edo tratamendu farmakologikoari emandako erantzunaren balorazio bateratua.

AGIFESEKO ETXEBIZITZAK

Aurten, Agifesek bere egoitza-baliabideen sarea handitu du, 18 plaza biltzen dituzten 4 etxebizitzaren kudeaketa bere gain hartuz.

GUZTIRA, HONAKO HAUEK KUDEATZEN DITUGU:

  • 14 pisu
  • 74 plaza

HERRI

  • Astigarraga
  • Beasain
  • Donostia (2 pisu)
  • Eibar
  • Elgoibar
  • Irun (3 pisu)
  • Oiartzun
  • Pasaia
  • Zarautz (2 pisu)
  • Zumarraga