Hitzaldia: Gaixotasun psikikoa. Zer egin dezake familiak? Data: martxoak 14. Lekua: Arraztalo elkartearen Altzibarko egoitzan. Martintxo kalea Ordua: 19:00etan Antolatzailea: Arraztalo Iker Arrizabalagak, Agifesen Familia Esku-hartze programaren arduradunak, hitzaldia eskainiko du datorren martxoaren 14an Oiartzunen, Arraztaloren eskutik. Buru gaixotasuna duten…
Senide baten buru gaixotasunaren aurrean nola jokatu azalduko du Iker Arrizabalaga psikologoak Oiartzunen
Hitzaldia: Gaixotasun psikikoa. Zer egin dezake familiak?
Data: martxoak 14.
Lekua: Arraztalo elkartearen Altzibarko egoitzan. Martintxo kalea
Ordua: 19:00etan
Antolatzailea: Arraztalo
Iker Arrizabalagak, Agifesen Familia Esku-hartze programaren arduradunak, hitzaldia eskainiko du datorren martxoaren 14an Oiartzunen, Arraztaloren eskutik. Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen alde lan egiten duen elkarte horrek antolatutako mintzaldia publikoari irekia izango da, eta sarrera doakoa da.
2010. urtetik abian dagoen elkarteak hitzaldi gehiago ere antolatu ditu. Apirilaren 23an Errenteriako Buru Osasun zentroko Juan del Pozo Garicano psikologoaren txanda izango da eta maiatzaren 28an, berriz, José María Izeta Gizakia Proiektuko arduradunak hartuko du hitza. Saio horien bidez, buru gaixotasunen alderdi anitz aztertu nahi ditu Arraztalok, herritarrek kolektibo hau hobeto ezagutu dezaten eta euren gizarteratzea bultzatzeko gauzatzen ari diren ekimenen berri ere izan dezaten.
