Lehengo astean ‘Solo’ dokumentalaren inguruko lehenengo bideoforuma egin zen Elgoibarko kultur etxean. Agifesek antolatu zuen saioa ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barnean. Berrogei bat pertsona gerturatu ziren proiekziora. Filmaren protagonista eta egileak eskizofrenia paranoidea dauka eta gaixotasun horren gaineko ikuspuntu itxaropentsua eskaintzen du.

Proiekzioaren ostean mahai-inguru emankorra izan zen, partaideak esperientziak, gogoetak eta zalantzak partekatzera animatu baitziren.