Agifeseko erabiltzaile, senide, langile eta lagunek urteroko Gabon festaz gozatu zuten abenduaren 21ean Ibiltzen Benta Berrin. Elkarteko zentroetako erabiltzaileek eta Donostiako Errehabilitazio Psikiatrikorako Unitateko talde batek girotu zuten goiza: Gabon kantak, bestelako abestiak eta antzerki-lanak eskaini zituzten, eta publikoaren txalo…
Sorpresas beteriko festa
Agifeseko erabiltzaile, senide, langile eta lagunek urteroko Gabon festaz gozatu zuten abenduaren 21ean Ibiltzen Benta Berrin. Elkarteko zentroetako erabiltzaileek eta Donostiako Errehabilitazio Psikiatrikorako Unitateko talde batek girotu zuten goiza: Gabon kantak, bestelako abestiak eta antzerki-lanak eskaini zituzten, eta publikoaren txalo zaparrada jaso zuten.
Horrez gain, jardunaldian zehar Agifesen Gabonetako postalen lehiaketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien:
1.- Santiago (URP)
2.- Tamara (URP)
3.- Gorka (Benta Berri)
Bestalde, Nekaturreko bi bono zozketatu genituen euren esperientzia eta pentsamendu baikorrak ‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ kanpainako webgunean argitaratu dituzten pertsonen artean. Zozketan garaile izan dira:
– Mertxe Portas
– Joana Ezkiaga
Festari amaiera emateko, hamaiketako eder batez gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek.
